1875. urteko abenduaren 27an, orain 140 urte, azken aldiz bildu ziren Gerediagako gune foralean Durangaldeko elizateetako alkateak. Hurrengo urteko uztailaren 22an kendu zituzten foruak, eta gure eskualdeko erakundeak desagertu egin ziren, tartean Merinaldeko alkateek osatzen zuten Batzar Nagusia.


Gerediaga elkarteak aipatutako egunean "Durangoko Merinaldearen Eguna" ospatzeko ohitura du, eskualdearen nortasuna, lurraldetasuna eta izan zituen erakunde propioak gogoratuz.

2015 urteko ekitaldia abenduaren 27an, igandea, eguerdiko 12:30ean Gerediagako ermitan (Abadiño) egingo da. Urteroko baliatzen da elkartea egun honetan Merinaldeko gertakizunen bat gogoratzeko edo gure eskualdeak dituen erronka, arazo edo gai batri buruz berba egien, eztabaidatu eta gure ardurak zein kezkak plazaratzeko.

Aurten, Merinalde Egunera Asier Madarieta, Bizkaiko Foru Aldundiko BizkaiKOA erakundeko zuzendaria, gonbidatu dugu "Kultur ondarea eta herri garapena"ri buruz berba egitera. Hitz egingo du gure herriek, mendeetan zehar izandako ibilbidearen ondorioz, biltzen duten kultur ondarearen etorkizunari buruz eta ondare hori sustatzaile ekonomiko modura izan duen garrantziaz.

Gerediaga guneko ateak zabalik izango dira igandean hurbildu nahi duten guztientzat, ekitaldirako ez delako gonbidapenik behar.

contentmap_plugin