"Euskal kulturari egindako berebiziko ekarpenagatik" Sabino Arana saria emango diote Gerediaga Elkartearen sortzaile izan zen Leopoldo Zugazari. Sabino Arana Sariak 2015 ekitaldia, igandean, urtarrilak 31, egingo da Bilboko Arriaga antzokian.

Sabino Arana Fundazioak Leopoldo Zugaza bibliografoa, editorea eta kultur eragilea sarituko du XXVII. edizioan, egungo Gerediaga elkartea eta Durangoko Liburu eta Disko Azokako sortzailea izateaz aparte, Durangoko Arte eta Historia Museoa, Zarauzko Photomuseum Argazki eta Zinema Museoa, Olerti Etxea edo Manuel de Larramendi Institutu Bibliográphico delakoa dira Leopoldo Zugazak landutako ekimenetako batzuk "Leopoldo Zugazaren kultur ekimenak berezko duen kultur ekintzailetzari lotutako emaitzak dira" Fundazioko ordezkariek adierazi dutenez.