Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuak antolatuta Memoriaren Plaza ekimena Durangoko Ezkurdi plazan izanago da otsailaren 24tik martxoaren 2ra bitartean. Gerediaga Elkartearen eskutik Durangoko Bonbardaketa ere gogora ekartzeko aukera izango dugu bisitariek.

Ekimeneko sustatzaileek adierazi dutenez, "Herritarrek parte hartzeko proiektu bat da; helburua da Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea, memoria plural eta partekatu bat eraikitzeko asmoz". Gerediaga Elkarteak ere ekarpen xumea egin dio plaza honi. 2012an argitaratutako "Gerra zibila Durangaldean 1936-1937" liburuarekin batera banandutako ikus-entzunezkoa ikusgai izango da. Dokumentalak ez du emisio ordutegi zehatzik izango, izan ere, egun osoan zehar eten barik errepikatuko delako.

Memoriaren plaza honetan erakusketa nagusi bada ere, solasaldiak ere antolatu dira. Hemen Durangoko egitaraua.

 

contentmap_plugin