Ibilbideari Elkar Saria lehenengoz emango du 2016an Elkar Fundazioak eta Gerediaga Elkarteak jasoko du 50 urtez Durangoko Azoka antolatuaz egindako lanagatik.


Urtero banatuko duten sari honekin urte luzeetan egindako lana saritzea, ezagutzea, izango du helburu. Saria emateko orduan norbanakoen aurretik, talde lanean egindako ekimenak lehenetsiko dira. Kasu honetan ez da dirurik emango, artegile batek egindako ikur bat baizik. Hain zuzen ere, Gotzon Huegun eskulturagile lasartearrak egurrez egindako obra bat.

Saria emateko arrazoien artean Elkar Fundazioko arduradunek bi nabarmendu dituzte:

  • Garai zailetan ere, dena kontra denean, indarrak bilduz gero eta ideiak argi izanez gero, talde lanari esker, ekimen berriak bidera daitezkeela erakutsi zuten.
  • Euskal kulturgintzari eta batez ere liburu eta diskoari urte osoan ez duen ikusgarritasuna ematea lortu dute, ez bakarrik Durangon, Azoka egiten den lekuan, baita Euskal Herri osoan ere, lortu duen zabalkundeagatik.

Saria emateko ekitaldi soziala apirilaren izango da, Martin Ugalde kultur parkean, arratsaldeko 19:00etan. Ekitaldi berean, Joseba Jaka bekaren berri ere emango dute.

 

* Argazkiak, 2015eko abenduaren 6an Durangoko Azokan Gerediagaren ibilbideari buruz hitz egiteko batu zen bazkide taldea.