Gernikako Bakearen Museoak gerra zibilari buruz eta herriko bonbardaketari buruz daukan artxiboa gehitu egin du jasotako hainbat doantzari esker, horien artean Gerediaga Elkarteak utzitako alemaniarrek erabilitako bonba su-eragile bat dago.


Alemaniarrek gerra zibilean erabilten zuten lehergailua Saibigain mendian aurkitu zuten Alberto eta Eduardo Sardon anaiek eta elkarteko bazkideek. Zehatz B1E (Brandbombe 1 Elektron – 1kg) izeneko lehergailua aurkitu zuten 1989an. Termita karga izanda, Ertzaintzak hustu eta garbitu egin du bonba Gernikako Bakearen Museoaren esku utzi aurretik. Egun, erakusketan daukaten mota honetako lehergailu bakarra da. Doantza bi erakundeen artean beti izan dan informazio truke eta elkarlan estuaren emaitza izan da.

Gernika museo

 

 

 

 

 

 

 

 

Argazkian, Bakearen Museoari doantza eman dutenak.