Joan dan asteburuan, apirilak 24, Batzar Nagusia egin zuen elkarteak Gerediagako foru zelaian. 2015eko ekitaldien errepasoa egiteko aukeratutako argazkiekin ikus-entzunezko laburraren emanaldia egin zen. Txosten ekonomikoa, aurtengo urterako (2016rako) ekintzen proposamena eta elkartearen hausnarketa estrategikoaren emaitzak ere azaldu zitzaizkien batzarrera hurreratu ziren bazkideei.

Hauxe da ekitaldien argazki errepasoa:

Aurtengorako ekintzen berri ere eman zen Batzar Nagusian. Elkartearen hausnarketa estrategikotik ataratako ondorioak aurrera eramateko lehen pausuak emango dira.Helburuetako bat elkartea berrindartzea izango da, horretarako bazkideen partehartzea sustatuz eta beste eragile batzuekin elkarlanak bideratuz. Baina badira, data zehatza izaten duten ekintza eta ekitaldiak Honako hauek aurten:

  • Irailak 10 - Ezpatadantzari Eguna, Izurtzan.
  • Irailak 17 - 50. Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa, Axpen.
  • Urrian zehar -  Ondarearen Europako Jardunaldiak
  • Urriak 26 - Kirikiriñoren jaiotzaren 150. urteurrena.
  • Abenduaren 2tik 6ra - 51. Durangoko Azoka
  • Abenduak 27 - Merinalde Eguna

Data zehatza duten ekitaldiez gain,urtean zehar,  Astola aldizkariaren 10. zenbakia, Merioaren ibilbidea, bisita gidatu historikkoak, Durangaldea bizi eta ezagutzeko baliogarria den aplikazioa zein Gerediagako artxiboa eta dokumentategia ere landuko dira.

 

 

 

Abend