Orbe kardinalaren plazan lau egunez egongo da zabalik Euskal liburu eta disko azoka. Dagoeneko 24. Edizioa da aurtengoa. Gerediaga Elkarteak, azken urteetan egin duen antzera, erakusmahai baten salgai izango ditu azken argitalpenak.


Azoka zabalik egongo da goiz eta arratsaldez
Astegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.
Asteburuetan, 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.


Horretaz gain, Euskal Birusa Kultur elkarteak Udalarekin lankidetzan, hainbat ekitaldi antolatzen ditu. Hau da programazioa:

  • Maiatzaren 19tik 22ra – Bertso paperak erakusketa plazan.
  • Maiatzak 20 – Ipuin kontalaria, plazan, 17:30ean.
  • Maiatzak 21 – Umeentzako tailerrak, plazan, 12:00etan.
  • Maiatzak 24 – Izaro Andresekin solasean, Lobiano Kulturgunean, 19:15ean