Edizio berezia izango da aurtengoa. Txapelketak 50 urte beteko ditu. Irailaren 17an egingo da Axpen (Atxondo) Euskal Herriko Txapelketa eta herrialdeko bakoitzeko lehen sailkatu biek parte hartzeko aukera izango dute.


Urtero legez, lehenengo herrialdeka egingo dira txapelketak eta ostean izango da Euskal Herrikoa. Dagoeneko Euskal Herriko Artzai Txakurren Txapelketa Antolatzaileek Elkarteak finkatu ditu herrialdez herrialde egingo diren txapelketen lekuak eta datak.

  • Iparralde: Baigorrin, uztailaren 24an, 16:30ean
  • Araba: Araian, abuztuaren 15ean, 18:00etan.
  • Nafarroa: Uharten, abuztuaren 28an, 17:00etan.
  • Bizkaia: Mungian, irailaren 3an, 17:30ean.
  • Gipuzkoa: Legazpin, irailaren 4an, 18:00etan.
  • Euskal Herrikoa: Axpen (Atxondo), irailaren 17an, 17:30ean.

Gerediaga Elkarteak antolatzen du Euskal Herriko txapelketa eta aurtengoa edizio berezia izanik, egun osoko jaia egiteko asmoa dago. Bizirik dauden orain arteko txapeldunei ere omenaldia egingo zaie.

Lehen edizioa
1966an egin zen lehen txapelketa. Mañarian izan zan, Bizkarra baserri aurreko landetan. Guztira 14 txakur eta artzainek parte hartu zuten. Urte haretan goizez egin zen txapelketa eta lehen txapelduna Serafin Etxanobe mañariarra izan zen, Riki takurrarekin. Orduko kronikek diote, 10.000 ikusle izan zirela txapelketa jarraitzen. Ikusmin handia sortu zuen txapelketak, NODOk ere grabatu zuen.