* 1968. urtean Iurretan egin zen txapelketako irabazleak

Irailaren 17an Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa egingo da Axpen (Atxodo), Anbotoren magalean. Herrialdekako txapelketak amaituta, iazko txapeldunarekin batera, herrialde bakoitzeko bi onenak sailkatu dira. (Ikusi zerrenda)

 

Egun berezia izango da: aurreko edizioetako txapeldunek parte hartuko dute ekitaldian, Gerediaga Elkarteak emango dien oroigarri-oparia jasotzen.

Jaia girotzeko, Durangaldeko Idiazabal gazta ekoizleen azoka egongo da, ardi arraza ezberdinak ezagutzeko erakusketa txikia atonduko da eta gaztetxoenei begira, txapa tailerra eta txirristan ibiltzeko “Latxine” ardi erraldoia ipiniko dute Axpeko plazan. Txapelketarako sarrera 4 eurotan salduko da eta ostean gazta eta ardoa doan dastatzeko aukera izango dute bisitariek.

Latxine

 

Ardi Jaia
Txapelketaz aparte, baina, hiru egunetako egitaraua eratu da. Irailaren 16an eta 18an, Baserri Eguna eta Trashumantzia antolatu ditu Abadiñoko Udalak Alluitz Naturarekin batera. (Ikusi egitaraua)

Unibertsitateko ikerketa
Edizio honetan Tolosako (Frantzia) Paul Sabatier unibertsitateko Animalien Ezagutzarako Ikerketa Zentruko (CRCA) ikertzaile talde batek parte hartzen duten ardien eta txakurren jokabidea grabatu eta “Animalien jokabidearen modelizazio matematikoa” ikerketan sakonduko du.

Axpera heltzeko, hona hemen Google Maps-en kokapena (egin klik irudian)

Axpe Google Maps