Orozkoko Enrique Mendigurenek Riki txakurra alboan daukala jantzi du Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketako sari nagusia: txapela. Irabazten duen zortzigarren txapela izan da. Axpen (Atxondo) euripean egin da 50.ena eta aurreko edizioetako hainbat txapeldun izan da ekitaldian.

 

Honakoa da sailkapena:

  1. Riki - Enrique Mendiguren (Orozko) - 326 puntu
  2. Txuit - Fidel Alonso (Laudio) - 317 pt
  3. Leze - Jose Mª Jauregi (Ilarduia) - 260 pt
  4. Etxe - Martzel Hualde (Aldude) - 244 pt
  5. Lagun - Jose Mª Istilar (Amaiur) - 153 pt
  6. Bizkor - Jose Mª Istilar (Amaiur) - 150 pt
  7. Eder -  Jose Mª Bengoa (Oñati) - 135 pt
  8. Gaita - Roger Jauretxe (Baigorri) - 132 pt
  9. Arin - Aitor Urien (Abadiño) - 117 pt
  10. Bat -  Juan Egurrola (Etxebarria) -112 pt
  11. Lagun - Jesus Mª Plazaola (Arrasate) - 87 pt

* Argazkian aurreko edizioetako txapeldunetako batzuk.

50txapeldunak