Datorren urteko egutegia oraindik ere Durangaldeko ohiko saltokietan eskuratu daiteke. Gerediaga Elkarteko argazki artxiboan egindako aukeraketari esker, 12 udalerritako irudi zaharrak dira protagonista. Argazki horiek, gaur egun desagertuta edo aldatuta dauden lekuak gogoratzeko balio dute. Bost eurotan saltzen da 2017ko Egutegia.