Joan den astean jaso genuen sorpresaz albistea. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu berriak, Bingen Zubiriak, Aitziber Atorrasagasti Gerediaga Elkarteko kudeatzaileari bere lantaldean egoteko eskaintza egin zion eta berak onartu egin zuen. Hain zuzen, Kultura Sustapenerako zuzendari berria izango da.

Sentipen bikoitza daukagu orain elkartekook. Pozik gaude Aitziberrek halan erabakita bere ibilbide profesionalean emango duen pausuagatik. Baina, penaz esaten diogu agur -edota gero arte-. Izan ere, lan handia eta ekarpen baliotsuak egin ditu elkartearen barruan.
Zorterik onena opa diogu errronka berri honetan eta gure eskerrona agertu nahi diogu 2009an gure proiektuarekin bat egin zuenetik Gerediaga Elkarteari emandako guztiagatik.