Durangoko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen gehiengoak (EAJ-PNV, EHBildu, Herrien Erabakia eta PSE-EE) 1937ko bonbardaketen erantzuleak auzitegietara eramateko adierazpen institutizonala adostu dute.

Kurutziaga kaleko Memoriaren espazioan egin da adierazpenaren irakurketa, Durango 1936 Kultur Elkartearen ekimenez. Adierazpenean, memoriaren berreskurapenean egindako lanagatik eskerrak eman dizkiote hainbat elkarte eta herritarrei, besteak beste, Gerediaga Elkarteari, Berbaro euskara elkarteari, Kriskitin dantza taldeari, Durango 1936 kultur elkarteari eta isilean jardun duten hainbat herritarrei.

Datorren urtean 80 urte beteko dira Durangoko bonbardaketa gertatu zenetik. Udalak batzorde berezia eratzeko asmoa erakutsi du bonbardaketak oroitzeko ekimen eta ekintza guztiak koordinatzeko. Gerediaga Elkarteak, orain arte bezala, batzordean parte hartuko du.

Deskargatu adierazpena.