Gerediaga ermita apirilarean 22an zabaldu egingo dugu Monumentu eta Tokien Nazioarteko Egunarekin bat egiteko. Durangaldearen historia politikoan leku esanguuratsua dela aitortu eta Durango Merinaldearen gobernuan garrantzia handiko piezak erakutsiko dira.

Goizeko 11etatik eguerdiko 2etara San Salbadore eta San Klementeren ermita barruan Durango Merinaldearen objetu historikoak izango dira ikusgai. Besteak beste, Durangaldeko Merioaren makila, zigilua eta eskribania, XV.mendean Gerediagan batzarrak egiten zirela aipatzen duen eskuizkribua eta Durangaldeko foruaren alea.

Erakusketaren osagarri Durangaldeko foruen eta Gerediaga ermitaren gaineko azalpen laburra ere egingo da eguerdiko 12:30ean. Gainera, bisitariak Gerediagako foru-zelaiari buruz Gerediagak eta Bizkaiko Batzar Nagusik 2005ean argitaratutako liburuxka doan jasoko dute.

Abadiñoko Gerediaga auzoko Foru Gunea Bizkaiko Batzar Nagusien lau egoitzetako bat da. Gerediaga Elkartearen ekimenez, egunero zabalik dago gunea nahi duenak bisitatzeko. Iaztik, gainera, gunearen albo baten lekuaren historia laburra jasota dago Imanol Larrinagak egindako ilustrazioekin batera.

Honako ekintza Bizkaiko Batzar Nagusien eta Abadiñoko Udalaraen laguntzarekin burutuko da.