1937ko apirilaren 28an miliziarrak eta gudariek Iurreta eta Durango lotzen dituen Montoiko zubia lehertarazi zuten. Arrazoia argia zen: Durangora sartu ziren nazionalen aurrean atzera-egin eta Eubako frontean denbora irabazi ahal izatea.

Iurretako Berezigane eta Matiena aldetik gerturatu ziren Molaren soldaduak. Aurre egiteko aukerarik ez zutela ikusita, atzera-egitea erabaki zuten gudariek eta miliziarrek. Baina nazionalei aurrera egitea galarazotzeko zubia lehertu zuten.

Argazkia "Frente Vizcaya. 18 de Julio" izeneko filmeko fotograma bat da, eta Gerediaga Elkarteak 2007an argitaratu zuen "Gerra Zibila Durangaldean (1936-1937)" liburuan jasota dago.