Durango eta inguruko herrietako bonbardaketen berri eskualdeko mugak gainditu ditu aurten.Gerediaga Elkarteak Durangoko Udalaren enkarguz egindako ikerketak askoren interesa piztu du eta horri gertakarien 80. urteurrena gehitu zaie. Liburu, aurkezpen-hitzaldi eta komunikabideen estaldura bereziak izan dira.

Liburu bat

preston gerra komikiMegustaleer-Debate argitaletxeak, esaterako, "La muerte de Guernica" entsegua argitaratu du komiki itxuran. Jose Pablo Garcia marrazkilaria eta Paul Preston hispanistaren arteko lana izan da. Espainiako Gerra Zibilari buruz antzeko liburuak izan zuen arrakastaren ostean idatzitakoa da honako lan berria. Gernikakoaz gain, Durango eta Otxandioko bonbardaketetako pasarteak ere jasotzen dira liburuan eta Gerediaga Elkarteko ikerketa ezberdinei esker ezagun egin diran irudien komiki-bertsioak jaso dituzte.

Estatu mailako albistea

Durangoko bonbardaketari buruz ezagututako azken datuen haritik (bonbardaketan parte hartu zuten pilotuen identifikazioa) komunikabideen interesa handia izan da. La Sexta telebista katean, esaterako, apirilaren 7ko albistegietan (goiz eta arratsaldez) Durangoko bonbardaketen gaineko albiste luzea argitaratu zuten. Egun batzuk beranduago, kate berean, Mas Vale Tarde arratsaldeko programarako zuzenekoen ekipoa bidali zuten Durangora eta bonbardaketaz erreportaje laburra eskaini zuten.

Loturak

- La Sexta Noticias

- Mas Vale Tarde

Bonbardaketari buruzko azken datuak Gernikan egin den "Bonbardaketak Euskadin" kongresuan eta Madrilgo "Traficantes de Sueños" liburudendan ere aurkeztu ditugu.