Karmele Goñi zendu da 91 urte zituela. 2004. urtean Durangaldeko Teila Saria eman genion, eskualdeko etnografia lanetan elkarteari emandako laguntzagatik eta Durangaldeko ohiturak berreskuratzen eta zabaltzen egindako ekarpenagatik. Larunbatean gurekin ospatu zuen Merinalde Eguna.

1926an jaio zen Karmele Goñi Tolosan. Jose Migel Barandiaranen ikaslea izan zen. Aranzadi Zientzia Elkartean lan egin zuen eta Gipuzkoako Etniker taldeko kidea izan zen.

1966. urtean Bilboko Resurrección Maria de Azkue ikastolaren sortzaileetako bat izan zen. 1980. urtetik eta hamazazpi urtez Bilboko Euskal Museoaren zuzendaria izan zen. 2004. urtean Gerediaga Elkarteak Durangaldeko Teila Saria eman zion, Durangaldean etnografia arloko lanetan emandako laguntzagatik eta egindako. 2012an,, bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiak ohorezko Lauaxeta Saria eman zion eta 2015ean Bilboko Ospetsua izendatu zuten.

Merinalde Egunean

Karmele Goñi ekainaren 3an Merinalde Eguna ospatzen etorri zen Gerediagako foru-zelaira. Jon Pertika euskal folklorearen sustatzaileari Durangaldeko Teila Saria eman genion eta omenaldian egon nahi izan zuen. Eskerrik asko Karmele danagatik, baita zure azken bisitagaitik ere. Asko poztu ginen zu gure artean ikusten!

Argazkietan Karmele Goñi Jon Pertikari zorionak ematen eta Jon Pertika, Juanjo Moreno eta Iñaki Irigoienekin batera.

Karmele JonPertika  Teiladunak