1917. urteko ekainaren 11n sortu zuten Euskal Museo Etnografikoa. Sorreran aipatzen zutenez, "Euskal Herriaren ezaugarrieki lotuta dauden eta haren izaera osatzen duten objektuak biltzeko asmoz". Mendeurreneko ospakizunetan izan dira Jon Irazabal eta Arantza Atutxa museoko arduradunei gure eskerrona adierazteko.

Euskal Museoaren eta Gerediaga Elkartearen arteko harremana estua da. Egitasmoa ezberdin askotan elkarrekin parte hartu izan dugu eta informazio trukatzea etengabekoa izan da urteetan. Horregaitik, museoaren sorrreraren mendeurrena ospatzeko ekitaldietan izan ginen eta Sorkunde Aiarza egungo zuzendaria zuzenean zoriondu genuen.