Ekainaren 3an Gerediaga Elkarteko zuzendaritza berrirako kideak bozketaz aukeratu eta gero, joan den astean lehen bilera egin zuten. Besteak beste, Zuzendaritza Batzorde berrituko karguen banaketa egin zen.

Era honetan geratu da osatuta:

Presidentea: Nerea Mujika
Presidente-ordea: Karmele Etxenagusia
Idazkaria: Asun Elorriaga
Diruzaina: Belen Bengoetxea
Bokalak:
    Alberto Sardon
    Txaro Berriozabalgoitia
    Juan Mari Totorika
    Gotzon Gomez
    Eguzkiñe Uriondo
    Gemma Telletxe

Jasone Agirre, Edu Briñas, Mikel Pagonabarraga eta Jose Mari Bilbao batzordekideek utzitako lekua beteko dute batzordekide berriek.