Udako oporraldiaren ostean eta ikasturteari hasiera emateko hiru hitzordu nagusi prestatu ditugu: Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa, Duragaldeko Ezpatadantzarien Eguna eta Ondarearen Europako Jardunaldiak.

Irailak 16 - 51. Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa

Azken urteetan bezala, Axpen Euskal Herriko artzain-txakur onenak lehiatuko dira herrialdeetako txapelketen ostean. Txapelketa arratsaldeko 17:30ean hasiko da.

Herrialdez herrialde honek dira txapelketen datak:

  • Uztailak 23 – Iparraldea - Baigorrin, 16:30ean
  • Abuztuak 15 – Araba - Araian, 18:00etan
  • Abuztuak 27- Nafarroa - Uharte Arakil, 17:00etan.
  • Irailak 2 – Bizkaia - Mungia, 17:30ean (ATZERATU egin da. Irailaren 9an egingo da)
  • Irailak 3 – Gipuzkoa - Legazpi, 18:00etan

 

Irailak 24 - Durangaldeko Ezpatadantzarien Eguna

Mende erdi beteko duen hitzorduak, duela 50 urte egin zen leku eta egun berean izango du ospakizun nagusia: Iurretako San Migel plazan, irailaren 24an. Eskualdeko ezpatadantzarien jai nagusia izango da.

 

Irailaren 30ean hasita, Ondarearen Europako Jardunaldiak Durangaldean

Urriko asteburuetan, eskualdeko herrietan bertako paisaia ezagutzera emateko ekintza-bisitak izango dira. Atxondo, Berriz, Izurtza, Garai, Mañaria, Iurreta, Zaldibar, Otxandio eta Elorriok parte hartzen dute elkartetik koordinatzen dugun eskaintza-egitarauan.