Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa irailaren 16an, larunbatean, egingo da Axpeko  (Atxondo) Elizaburu landetan. Arratsaldeko 17:30ean hasiko den jaialdian, iazko txapeldunarekin batera, herrialdeetako txapelketako txakurrik onenek parte hartuko dute.

Honako hauek dira aurtengo txapelketako txakurrak:

  • Iazko txapelduna: RIKI BI - Enrike Mendiguren (Orozko)

 

  • Iparraldeko txapelduna: GAITA - Roger Jauretxe (Baigorri)
  • Iparraldeko hirugarrena: ETXE - Martxel Hualde (Aldude)

 

  • Nafarroako txapelduna: JAI - Antonio Alustiza (Areso)
  • Nafarroagako bigarrena: LAGUN - Jose Mª Istilart (Amaiur)

 

  • Arabako txapelduna: SUIT - Fidel Alonso (Areta)
  • Arabako bigarrena: KOBI- Asier Bolibar (Olabezar)

 

  • Gipuzkoako txapelduna: EDER - Jose Mª Bengoa (Oñati)
  • Gipuzkoako bigarrena: NABAR - Aitor Tato (Ataun)

 

  • Bizkaiko bigarrena: XARPA - Jose Urien (Abadiño)
  • Bizkaiko hirugarrena: SORGIN - Jose Angel Azkorbebeitia (Abadiño)

 

Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketak Atxondoko Udalaren eta Fuchosa enpresaren dirulaguntza dauka.