Durangaldeko ezpatadantzariak Iurretan batuko dira igandean, irailaren 24an, Durangaldeko Ezpatadantzarien Eguna ospatzeko. Urteurren berezia izango da, 50 urte betetzen direlako eskualdeko ezpatadantzariek elkarrekin euren eguna ospatu zutenetik. Eguerdiko dantza ekitaldia, 13:00etan izango da Aita San Migel plazan.

Guztira 11 dantza taldek parte hartuko dute: Iurretatik lau talde, Izurtza, Garai eta Mañaritik talde bana, Berriztik Iremiñe eta San Lorentzo dantza taldeak eta Durangotik Txoritxu Alai eta Kriskitin dantza taldeak.

Eguneko egitaraua hauxe da:

12,30ean: Dantzarien kalejira, Aita San Migel plazatik Iurretara eta buelta.
13,00etan: Dantzari dantza eta Soka dantza edo erregelak Aita San Migel plazan.
15:00etan: Herri bazkaria Askondo aterpean. Ondoren erromeria eta kalejira Iurretan zehar

Gerediaga Elkarteak, Durangaldeko dantza taldeek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, elkarlanean antolatzen dugu Ezpatadantzarien Eguna. Edizio honetan laguntza berezia eskaini dute hurrengoek: Mikel Deuna dantza taldea, Iurretako Udala eta Kofradiak, Smurfit Kappa, Zarate-Elexpe eta herriko taberna-jatetxeek.

Eskuorri bat argitaratu dugu ekitaldirako. HEMEN deskargatu dezakezu.

* Argazkia 2007an ataratakoa da, Ezpatadantzari Eguna Iurretan azkenengoz ospatu zenekoa.