52. edizioko datu orokorrak aurkeztu ditu Durangoko Azokak: 240 stand, 129 partehartzaile eta 400 nobebade. Azokako zortzi guneak ekitaldiz josita egongo dira bost egunez. Nobedadeen artean, Argizaiola Sariaren ordez, "Omentzetik ereitera" ekitaldia antolatuko da abenduaren 8an. Bertan aurkeztuko da Durangoko Azokako sormen beka berria.

Gerediagako presidente Nerea Mujikak aurten azokara etortzeko gonbitea luzatu die kulturzaleei. "Abenduaren 6tik 10era denon artean bizia emango diogu Sormenaren Lurraldeari. Ederra da erronka, ezta?" 52. edizioko nobedadeak, datuak eta egitaraua aurkezteko, azokako guneetako koordinatzaileekin eta sormenaren lurraldea egiten duten sortzaile, kultur eragile eta industriako ordezkariekin inguratu gara aurten.

KRONIKA eta INFORMAZIOA: www.durangokoazoka.eus