52. Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketan Nafarroako Aritz Gamboa eta Sua txakurra izan dira onenak. Arantzazuko Artzain Eskolan trebatu eta bere bigarren txapelketan irabazi dute. Artzainen belaunaldi berria ordezkatzen dutela ere esan dezakegu.

Axpeko Elizaburu landan egin da aurten ere txapelketa. Atxondoko Udalaren eta Draxton enpresaren babesarekin antolatu du Gerediaga Elkarteak ekitaldia eta Atx-Azpi Elkartea, EHATE eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak ere lagundu dute.

Euskal Herriko 11 artzain txakurrik onenak parte hartu dute txapelketan, herrialdeka egin diren txapelketan sailkatu eta gero. Lehenengo proban puntuaziorik altuena lortu duten lau artzainek egin zuten bigarrena eta bi lanetan ateratako puntuazioak batuta onena Aritz Gamboa eta Sua izan ziren. Hau izan zen sailkapena:

artzai txakur 2018 txapelduna

  1. Aritz Gamboa eta "Sua" (Nafarroa): 341 puntu
  2. Fidel Alonso eta "Luki" (Araba): 338 puntu
  3. Jean Paul Iriken eta "Lehial" (Iparraldea): 333 puntu
  4. Asier Bolibar eta "Kobi" (Araba): 314 puntu
  5. Juan Miura eta "Luk" (Iparraldea): 159 puntu
  6. Aitor Tato eta "Nabar" (Gipuzkoa): 153 puntu
  7. Antonio Alustiza eta "Jai" (Nafarroa): 147 puntu
  8. Eneko Serrano eta "Gala" (Bizkaia): 144 puntu
  9. Antonio Alustiza eta "Azke" (Nafarroa): 142 puntu
  10. Enrique Mendiguren eta "Riki" (Bizkaia): 138 puntu
  11. Jose Mari Bengoa eta "Eder" (Gipuzkoa): 110 puntu

 

Beste bi sari ere eman ziren:

- Euskal Artzain Txakur Arraza Onena "Eder"

- Bizkaiko Artzain Txakur Onena "Gala"