Aurtengo kartelaren egilea Txakur Gorria sormen kolektiboa da. Kartela Landakoko planoan oinarrituta dago eta bertako mugimenduak irudikatzen ditu: sarrerak, irteerak, geldialdiak, orrialdeak pasatzeko keinuak, besarkadak...

53. edizioko leloa "DA! asko dira!" izango da. Euskal kultura oparoa eta aberatsa da, eta aniztasun horren isla da Azoka.

Abenduaren 5etik 9ra egingo da 53. Durangoko Azoka. Informazio gehiago www.durangokoazoka.eus webgunean.