Abenduaren 4an, 53.Durangoko Azokaren bezperan, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatutako II. Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldian saritu dute elkartea. Beste zazpi pertsona eta talderekin batera, folklore arloan egindako lana eskertu digute.

Batez ere, urteetan Gerediaga Elkarteak Durangaldeko dantza taldeei laguntza emateagatik eta Ezpatadantzari Eguna antolatzeagatik eskertu dute. Gerediaga Elkartearekin batera, Karmel Barruetabeña eskualdeko txistularia ere omendu dute. Gerediaga Elkartearen izenean, Nerea Mujika presidenteak eta Jon Irazabal elkarteko kideak jaso dute oroigarria.