Gerediaga Elkarteak Durangoko Amankomunazgoaren laguntzarekin argitaratzen duen urteko egutegia dagoeneko eskualdeko ohiko saltokietan eskuragai dago.

Durangaldeko argazki zaharrekin jantzitako egutegia da, tamaina handikoa bulego, logela, egongela edota sukaldeko horman jartzeko modukoa. Eskualdeko herrietako telefono praktikoak ere jasota daude egutegiaren azken orrian. 5 euroko prezioa du.

Saltokien zerrenda

Abadiño: Petite, Arrinda estankoa

Berriz: Etxebarria estankoa, Amalur

Durango: Urrike, Arteka, Etxebarria, Hitz

Elorrio:Kamikopiak, Ilargi

Iurreta: Urki, Iurretakopi