Apirilaren 12an eta 13an bisita gidatu berezia antolatu genuen Garain. San Joan Momoition hasi eta kanposantura bitartean, Euskal Herrian ia gaurdaino mantendu izan diren heriotza-errituak ezagutzeko oinezko ibilbidea egin genuen. Jendearen erantzun zabala ikusita eta itxaron zerrenda ere izanda, udazkenean ekintza errepikatu egingo dugu.

Ondarearen Europako Jardunaldietarako prestatuko ditugu bisita berriak. Beraz, irailaren erdialdera, jardunaldietako egitaraua publiko egiten denean izena emateko epea zabalduko dugu.

Garaik heriotza-errituen gaineko ohiturak eta siniskerak ezagutzeko aukera ederra eskaintzen du. Bi orduko ibilbidea proposatu dugu: San Joan Momoitioko nekropolian hasi, Santa Katalina ermitan andabideak ezagutu, bide erdian “4kote” musika taldearen laubapost abesti entzuteko tartea hartu eta Elizabarrin atondutako erakusketa txikia ikusi eta Garaiko kanposantuan amaitu.