Gerediaga Elkarteak Merinaldekoa izan gabe, Durangaldearekin izan duen edota eskualdearen alde egindako lana eskertzeko ematen du saria. Dorita Ruizek 70eko hamarkadatik hezkuntza berezituan ekarpen garrantzitsua egin du. Gerediagako foru-zelaian, ekainaren 8an, eguerdiko 12:00etan egingo zaio omenaldia.


Merinalde Egunarekin bat eginda  Gerediaga Elkarteak 1997tik bi urterik behin ematen du Durangaldeko Teila Saria. Durangoko Merinaldeko kanpoko norbaiti egiten zaion omenaldia da, Durangaldearekin izan duen lotura aitortzeko eta eskualdearen alde egindako lana eskertzeko. Merinalde Egunean, berriz, Durangaldeak mendeetan gizarte-eskualdea egituratzeko izan zuen erakunde propioak gogoratzen dira. Izan ere, Merinaldeko batzarrek eskuduntza admnistratiboa eta izaera juridiko eta politiko propioak zituzten.1875eko abenduak 27. Gerediagako baseliza aurreko foru zelaian, Merinaldeko azken batzarra egin zen.

Dorita Ruiz
Dorita Ruiz 1944an jaio zan Burgosen eta gaur egun Euban bizi da. Madrilen hasi eta Bilbon amaitu zituen Magisterio ikasketak. 1964an, berriz, Pedagogia Terapeutikoa ikasketak egin zituen Madrilen, Estatuko lehen promoziokoa izanda.
1962an hasi zenn irakasle lanetan Karrantzan, eta 1967tik, hezkuntza berezituan eman zituen lehen pausuak. Bilboko Otxarkoaga auzoan lehenengo eta 1975etik Durangon. Gaur egun desagertuta dagoen “General Varela eskolan” hasi zen. Herri askotako ikasleak izan zituen: Elorrio, Berriz, Iurreta, Zornotza, Durango eta Arratiakoak. Arreta bereziaa zuten ikasleak ziren guztiak. General Varela itxi zutenean, Landako eskolara joan zen.

1982an, Eusko Jaurlaritzak abian ipini zuen Hezkuntza Bereziko Plana egituratzen parte hartu zuen. 1987tik 1992ra ere, Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzan lan egin zuen, eta bertan, Bizkaiko Hezkuntza Bereziko teknikaria eta kudeatzailea izan zen. 1992an, Durangoko Landako ikastetxera bueltatu zen. Azken urtea, baina, Durangoko Berritzegunean parte hartu zuen talde multiprofesionalean. 2004an hartu zuen erretiroa.
Iraskaskuntza arloan ezezik, 80ko hamarkadan Gorabide elkarteko sustatzaile eta partaide ere izan zen, desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalidadearen alde lan egin eta euren familien hartuemanetarako helburuarekin.