Atxondoko Axpe auzoan, Anboto mendiaren magalean, Euskal Herriko artzain txakurrik onenak lehiatuko dira irailaren 14an, larunbatean, arratsaldeko 17:30ean hasita. Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira. Ekitaldira sarrera 4 eurotakoa da.


53. edizinoa izango da aurtengoa.11 txakurrek parte hartuko dute, baina artzainak gutxiago izango dir, bederatzi. Izan ere, Bizkaiko eta Nafarroako aurtengo txakur txapeldun eta txapeldunordeen artzainak errepikatu egiten dira.


Bestetik, txapelketaren antolaketan Gerediaga Elkarteak ardura nagusia badu ere, Atxondoko Udalak, Draxton enpresak, Atx-Azpi elkarteak, Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkarteak (EHATE) eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak laguntzen dute.


Guztira 11 txakurrek parte hartuko dute. Honako hauek dira aurtengo txapelketako txakurrak:

Gipuzkoa:
1: MENDI Jabier Zubiaurre (Mutriku)
2: ARGI Miguel Arregi (Oñati)

Bizkaia:
1: LAIA Enrique Mendiguren (Orozko)
2: RIKI Enrique Mendiguren (Orozko)

Nafarroa:
1: JAI Antonio Alustiza (Areso)
2: ASKE Antonio Alustiza (Areso)

Araba:
1: KOBI Asier Bolibar (Olabezar)
2: BAT Fidel Alonso (Areta)

Iparralde:
1:GAUA Gillen Echegoyen (Donamartiri)
2:ETXE Martzel Ugalde (Aldude)

SUA Aritz Ganboa (Arruazu) 2018ko txapelduna (argazkian)