Atxondoko Axpe auzoan, Anboto mendiaren magalean, Euskal Herriko artzai txakurrik onenak lehiatuko dira irailaren 19an, larunbatean, arratsaldeko 17:0etan hasita. 49. Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa egingo da. Elizaburuko landetan ekainean hasita herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira larunbatean. Axpera gerturatzen diren ikus-entzuleek gazta eta ardoa dastatzeko aukera ere izango dute amaieran.


49. edizioko partehartzaileen zerrenda

  • 2014ko txapelduna - "Jai" txakurra – Antonio Alustiza – Areso (Nafarroa)


2015eko herrialdekako txapeldun eta txapeldunordeak

  • Bizkaia:Txapelduna: "Seiko" – Eneko Serrano – Orozko
  • Bizkaia:Txapeldunordea: "Riki" – Enrike Mendiguren – Orozko
  • Gipuzkoa: Txapelduna: "Eder" – Jose Mª Bengoa – Oñati
  • Gipuzkoa:Txapeldunordea: "Lagun" – Jesus Mª Plazaola – Arrasate
  • Araba: Txapelduna: "Leze" – Jose Mª Jauregi – Ilarduia
  • Araba: Txapeldunordea: "Suit" - Fidel Alonso – Areta
  • Nafarroa: Txapelduna: "Lagun" – Jose Mª Istilar – Amaiur
  • Nafarroa: Txapeldunordea: "Bat" – Antonio Alustiza – Areso
  • Iparraldea: Txapelduna: "Listo" – Jean Paule Irikin – Itxasu
  • Iparraldea: Txapeldunordea: "Beltza" – Mitxele Atxeritogarai – Iholdi