300dik gora argazki zahar Matienako Errota Kultur Etxean ikusgai izango dira irailaren 30era bitartean. Gerediaga Elkarteak "Zuri-beltzean klik" izenburuarekin Durangaldeko herrietatik eskualdeko irudi zaharrekin erakusketa ibiltaria antolatu du. 

Gerediagaren ibileran argazkigintzak leku garrantzitsua izan du. Gure lana ez da izan bakarrik argazki bildumak batu edota kontserbatzea; batzuetan bakarrik, beste batzuetan beste elkarte edo erakunde batzuekin elkarlanean, erakusketak antolatu ditugu, edo eskualdeko argazkilariei buruz zein herrietako argazkiekin liburuxka monografikoak argitaratu ditugu.

Erakusketa honek, Gerediagaren 50. urteurrenean, esker on aitortza izan nahi du. Denboran zehar bidaiatzea ahalbidetu diguten argazkilariei euren lana aitortu nahi diegu. Era berean, euren argazkiak utziz proiektu ezberdinetan parte hartu duten artxibo pribatuak eta publikoak ere eskertu nahi ditugu.

contentmap_plugin