1815eko irailaren 29an bedeinkatu zuten gaur egungo Iurretako San Migel Goiangeruaren eliza. Hori gogoratzeko,  Gerediaga Elkarteak Iurretako Udala, kofradiak eta parrokiaren laguntzarekin astebeteko ekintzak antolatuko ditu.

Elizaren 200. urteurrena gogoratzeko liburu argitalpena, hitzaldiak, bisita gidatuak eta meza kantatua antolatu dira.

 

Irailak 22, asteartea – 19:00 / Elizako kaperan
Jon Irazabal iurretarrak eta Gerediagako kideak “Iurretako leizaren istorioak” argitalpena prestatu du. Euskaraz eta gazteleraz eskuragarri izango da. Argitalpenaren aurkezpena aprobetxatuz, liburuko pasarte nagusien gaineko solasaldia egingo da.

Irailak 24, osteguna – 19:00 Elizako kaperan
10 urteko lanak behar izan ziren egungo eliza eraikitzeko. Alejo de Miranda arkitektu gipuzkoarrak zuzendu zuen lana. Bereak dira, besteak beste, Ordiziako udaletxea edota Dima, Arratzu, Nabarniz eta Bermeoko Santa Maria elizak. Arkitektu honen gaineko azalpenak Jesus Muñiz Bilboko Eleiz Museoko arduradunak emango ditu.

Irailak 26 eta 27 – Bisita gidatuak
Iurretako elizaren historia bisita gidatu batean parte hartuz ezagutzeko aukera dago bi egunetan. Irailaren 26an arratsaldeko 18:00etan izango da gazteleraz. Irailaren 27an euskaraz egingo da bisita gidatua goizeko 11:00etan. Doakoak badira ere, izena eman behar da aurrez 946818066 telefonoan, leku kopuru mugatua dagoelako.

Irailak 29, asteartea – 11:00 Elizan
Urteurren egunean, Iurretako koruak meza nagusian Jose Maria Miangolarra musikariak 1909an idatzitako “Adoramus Deo” meza abestuko du lehen aldiz. Amaitutakoan, elizako kaperan Iurretako elizak kontu eta bataiatuen lehen liburuen erakusketa zabalduko dute. Eguerdiko 2ak arte egongo da zabalik goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez.

contentmap_plugin