Burdina da aurten Ondarearen Europako Jardunaldietarako gaia. Gerediaga Elkarteak koordinatuta, Otxandio, Zaldibar, Mañaria, Iurreta, Elorrio, Garai eta Berrizen egingo dira bisita gidatuak, erakustaldiak, hitzaldiak eta erakusketak urriaren 4tik 25era.

Durangaldean, burdina, urteetan zehar, eragile ekonomikoa izan da: antzinako burdinoletan eta errementerietan eta oraingo siderurgia eta metalezko industrietan.

Programatutako ekintza guztiak burdinezko kulturara hurbilduko ditu bisiatriak, burdinolen aztarnak ezagutuz, burdinari lotutako kondairak entzunez, zein gaur egungo enpresen barrura sartuz. 

Irailaren 24an zabaldu zen horrela eskatzen zuten ekitaldietan izena emateko epea eta hiru egunetan lekuen erdiak bete egin dira. Otxandio, Mañaria eta Berrizko gaztelerazko bisitetarako leku guztiak, esaterako, beteta daude.

Jardunaldietako triptikoa klik eginez jaitsi dezakezu.