Iurretako Udalaren ekimenez eta Gerediaga Elkartearen zein euskal wikilarien babesarekin, Iurretapedia egitasmoa abian ipiniko da. Helburua, Iurretari buruz wikipedian dagoen informazioa berregituratzea eta elikatzea da. Horretarako, abenduaren 12rako wikimaratoia prestatuko da.

Iurretako eragile ezberdinak parte hartzea nahi da egitasmoan; ikastetxe, elkarte eta orohar herritarrak. Iurretapedia elkarlanean garatu nahi den proiektua da. Horregaitik, nondik norakoak azaltzeko Bibliotekak, urriaren 15ean (oesteguna) arratsaldeko 18:30etan Ibarretxe Kultur Etxean egingo den lehen bilera.

contentmap_plugin