Europako Ondarean Jardunaldien barruan "Burdina eta lanabesak" izenburuarekin erakusketa zabaldu da gaur Garaiko Elizabarrin. Bi asteburuz egongo da zabalik.

 

Erakusketa honen eskutik, hainbat garaitako nekazaritza-lanabesen bitartez, burdinak nekazaritzan izan duen garrantziaz jabeguteko gara. Izan ere, lurra lantzeko erabili ohi ziren burdinazko lanabesak eraginkorragoak eta gogorragoak zirenez, nekazaritzari garatzen eta hobetzen lagundu zioten. Lanabes haiek industria-iraultza arte, hots, nekazaritzako makineria orokor bihurtu arte, nola iraun zuten ikusteko aukera dago.

Erakusketa zabalik egongo da urriaren 17, 18, 24 eta 25ean, Garaiko Elizabarrin. Ordutegia, goizeko 11etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

contentmap_plugin