Ederra izan da 50. Durangoko Azoka hau ere. Borobila.Durangoko Azoka benetan eraginkorra izan da: sortzaileen eskaintza aldetik ugaria, ekoizpeneanaberatsa, egun askokoa, orekatua jendearen ibiliari dagokionez, ondo antolatua, erakargarria komunikatiboki, emozioz betea bere sortzaileak omenduz, mamitsua gogoeta arloan, eta, guztion aldetik, etorkizunari begira jarria: belaunaldi gazteei begira jarria.

Balorazio osoa www.durangokoazoka.eus webgunean irakurgai dago. Azokaren kontakizuna argazkien eta bideoen bidez ere jaso daiteke webgunean.

 

Gerediagarrak

Bestetik, azpimarratzekoa da, abenduaren 5ean Karrika Antzerki taldeak prestatutako ekitaldian bizi izandakoa. Gau hunkigarria izan zen. Gerediaga Elkarteko sortzaileen taldetik gure artean zeudenei argizaiola eman genien, eta bide batez, 50 urteotan elkartean jardundakoei omenaldia egin.

Argizaiola

Abenduaren 6an, bestetik, Areto Nagusian 20 bat bazkide batu ginen eta garai ezberdinetako gora-behera, anekdota eta istorioak gogoratzeko balio izan zuen topaketak. Hona hemen Deia egunkarian jasotako kronika.

Gerediaga lagunartean