Marijesiak, abenduko koplak edota kebonikoak izena hartu, gabon egun aurreko bederatziurrena osotuz zein azken egunean, baserriz baserri eta kalez kale taldean ateratzen dira neska-mutilak Bizkaiko hainbat herritan. Gehienak Iurretan egingo dute topaketa aurten, abenduaren 12an, zapatuz.

 

Ez da lehenengo aldia. Azken urteetan, abenduko bigarren zapatuan alkartu izan dira koadrilak, bakoitzaren kantaera eta koplak elkarri kantatuz. 2009an egin zen EAnn lehenengoz eta harrezkero, Gernikan, Ibarrangeluan eta Ariatzan (Muxika) egin dira.

Datorren zapatuan, abenduak 12, iluntzeko 19:00etan hasita, bederatzi herritako 10 talde batuko dira; GERNIKA, GAUTEGIZ ARTEAGA, EAko neska-mutilak, LEKEITIO, MENDATA, IBARRANGELU, ARIATZA (MUXIKA), MENDIOLA (ABADIÑO), OROMIÑO (IURRETA), eta IURRETA.

Herri hauetako taldeek bakoitzak euren herritan kantatzen dituzten koplak eskainiko dituzte. Guztiak antzerakoak badiera ere, bai doinu eta letretan aldaerak badira lekutik lekura. Hala ere, guztiek gabonak iragartzeko kantatzen dituzte

Argazkia Iñaki Irazabalek utzitakoa da.

contentmap_plugin