40 urte betetzen dira 2016an Ricardo Doliwa alemaniarra hil zela. Durangaldean zehar argazki asko atera zituen eta horietako asko Gerediaga Elkartearen artxiboan ditugu. Doliwaren 12 argazkik apaintzen dute urte berriko egutegia. Durangoko Azokan salgai jarri eta gero, aste honetan Durangaldeko ohiko salmenta lekuetan izango da eskuragai 5 euroko prezioan.

Ricardo Doliwa (alemaniarra) / Berlin 1901- Durango 1976
1934. urtetik Durangon finkatutako industria gizona izan zen eta lan profesionala argazkigintzarako zaletasunarekin tartekatu zuen. 30 urte luzez, gainean eramaten zuen argazki kamerarekin auzokideei eguneroko bizitzaren irudiak hartzeari ekin zion.

Ricardoren kuriositateak 1940 eta 1950 hamarkadetako errealitate gordina jaso dute argazkietan. Bigarren Mundu Gerran Durangon soldadu alemaniarrak, sasoiko ekitaldi erlijiosoak, jaiak, paisajeak eta ordainezinak diren lekukotza grafiko multzoa utzi ditu.