1965ean, Gerediaga Elkarte sortu berriak antolatu zuen lehen ekitaldietako bat izan zen. Helburua, frankismoaren diktadurapeko urteak zirela kontuan hartuta, Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzako ekoizpena ezagutzera ematea zen. Horrekin batera, euskalgintzako sektoreen topalekua izatea ere lortu nahi zen.

Kokapen ugari izan ditu Durangoko Azokak (Andra Mari elizpea, Merkatu Plaza eta Durangoko orube diferenteetan altxatutako karpak). Baina 2005tik Landako Erakustazokan egiten da.

Hitzordua abenduaren hasierako jaiegunak aprobexatuz finkatzen da urtero. Liburuen eta diskoen azoka bat baino gehiago bihurtu da. Gaur egun euskaldunen eta euskalzaleen urteroko zita edo topaleku izatera heldu da. Azoka oinarria bada ere, euskal kulturgintza eta herrigintza oinarri duten sortzaile, norbanako,  erakunde eta elkarteen erakustokia ere bada. Euskara eta euskal kulturaren "hiriburu" izendatzen dute askok Durango azoka egunetan.

Informazio gehiago Durangoko Azokaren webgunean: www.durangokoazoka.eus

contentmap_plugin