Durangoko Bonbardaketaren 80. urteurrena

Durangoko Udalak eratutako "1937ko Martxoak 31" batzordean batutako elkarte guztiek elkarlanean egitarau oparoa eratu da. Argazkian klik eginez egitaraua pdf formatuan eskuratu dezakezu.

M31 80u azala

 

Gerediaga Elkartetik gaur egun oraindik Durangon ikusgai dauden bonbardaketaren aztarnak ezagutzera emateko bisita gidatuak antolatu ditugu. Parte hartzeko, baina, izena eman behar da aurretik hurrengo argazkian klik egin eta galdetegia betez. Leku kopuru mugatua dago.

aztarna fatxada

Gerra Zibila Durangaldean

80. hamarkadan Gerediaga Elkarteak 1937ko martxoaren 31n Durangok bizi izandako bonbardaketaren gaineko ikerketarako, dokumentu, argazki, datu... bilketa hasi zuen. Ikerketak berak, baina, gaia zabalago jorratu beharra erakutsi zuen. Gutxi zegoen jasota bonbardaketaz eta gutxi gerra zibilaz.

Hasierako urteetan, batez ere Durangoko bonbardaketaren aurrekari, gertakaria bera eta ondorioak aztertu zituen Gerediagak. 2005. urtean "Durango.1937ko Martxoak 31" liburua argitaratu zuen, Jon Irabazalek idatzita.

2001. urtetik eta Gerediaga Elkarteak urteetan egindako eskariari erantzunez, martxoaren 31ean, bonbardaketako biktimen aldeko ekitaldia egiten da Durangon. 2005.urtean, Andra Mari basilikaren horma batean bonbardaketa oroituz ere plaka jarri zen. Era berean, ikerketa lanetan jarraitu zuen hurrengo liburuak kaleratuz: "Otxandio Gerra Zibilan 1936/37" 2003an, eta "Gerra Zibila Durangaldean (1936-1937)" 2007an.

Durango, baina, ez zen izan eskualdean bonbardatu zuten herri bakarra. Elorriok eta Otxandiok ere jasan zituzten bonbardaketak eta Durangaldeko gainontzeko herrietan gerra zibilaren eragin eta ondorioak bizi zituzten. Horregaitik, azken urteetan, ikerketak eremu zabalagoa hartu dute eta elkarteaz gain beste herri talde batzuk ere sortu dira helburu berdinarekin. Lan garrantzitsua egin du esaterako, Durango 1936 Kultur Erlkarteak. Bonbardaketako lekukotzak jaso eta webgune berezian sareratu dituzte.

logoa1936

Ikertu ez ahazteko. Gertatu zena ezagutzeko. Belaunaldi berriei gertatutakoaren berri emateko.

Durangoko bonbardaketari buruzko dokumental historikoa

 

contentmap_plugin