Elizate baten eredua

 

Gaur egungo udaletxea 1850. urtean egin zuten, Mateo Barrenetxearen ardurapean.

Barruan Udalbatza-aretoko eserlekuak eta eserlekuen bizkarraldean baserrien izenak grabatuta, alkatearen txuzoa, agintearen ikurra (XIX. mendekoa), elizateko bandera (1886an egina), Zubiaurre anaien margo bi eta Madrazoren beste bat ikusgai daude.

Ibiltarientzat

 

Ibilbidearen  hirugarren geldiunea. Totema begiratokian aurki dezakegu. Udaletxearen albo batean, autobus geltokiaren ondoan iturri bat dago.

Egun argitsu batekin Durango hiribildua eta inguruko mendiak ikus ditzakegu, beraien artean Anbotoko (1331 m) gailurreria, bere ezkerretara Udalaitz (1117 m) eta atzerago oraindik Aitzgorri, beste aldetik Mugarra (964 m) eta Eskuagatz (1016 m) artean Gorbea (1481 m) ikus dezakegu.

Garaitik Matienako norabidea hartuz eta berriro ere aldapa behera, errepidearen eskuma aldean bidebazter zabal bat aurkituko dugu, aurrerago espaloi bihurtuko dena. Baselizara heldu baino lehen beste iturri bat aurkituko dugu.

contentmap_plugin
contentmap_module