Orozkoko Enrique Mendigurenek Riki txakurra alboan daukala jantzi du Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketako sari nagusia: txapela. Irabazten duen zortzigarren txapela izan da. Axpen (Atxondo) euripean egin da 50.ena eta aurreko edizioetako hainbat txapeldun izan da ekitaldian.
Honakoa da sailkapena:
- Riki - Enrique Mendiguren (Orozko) - 326 puntu
- Txuit - Fidel Alonso (Laudio) - 317 pt
- Leze - Jose Mª Jauregi (Ilarduia) - 260 pt
- Etxe - Martzel Hualde (Aldude) - 244 pt
- Lagun - Jose Mª Istilar (Amaiur) - 153 pt
- Bizkor - Jose Mª Istilar (Amaiur) - 150 pt
- Eder - Jose Mª Bengoa (Oñati) - 135 pt
- Gaita - Roger Jauretxe (Baigorri) - 132 pt
- Arin - Aitor Urien (Abadiño) - 117 pt
- Bat - Juan Egurrola (Etxebarria) -112 pt
- Lagun - Jesus Mª Plazaola (Arrasate) - 87 pt
* Argazkian aurreko edizioetako txapeldunetako batzuk.