Aitziber Atorrasagasti zazpi urtez Gerediaga Elkarteko kudeatzaile izan denak elkarteko bazkide eta lagun guztiak agurtu ditu honakoa idatziz:
Gerediagako bazkide eta lagun agurgarriok
Datorren astean, Gerediagako kudeaketa utziko dut bestelako erronka profesionalei aurre egiteko.
Ilusioz eta indartsu ekingo diet behar berriei, azken 7 urte hauetan Gerediagan euskal kultura maitatzen, zaintzen eta indartzen erakutsi didazuen bezala.
Eskerrik asko bihotzez zuen lana eta ekimenagatik eta Urte Berri On.