Atxondoko Axpe auzoan, Anboto mendiaren magalean, Euskal Herriko artzai txakurrik onenak lehiatuko dira irailaren 19an, larunbatean, arratsaldeko 17:0etan hasita. 49. Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa egingo da. Elizaburuko landetan ekainean hasita herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira larunbatean. Axpera gerturatzen diren ikus-entzuleek gazta eta ardoa dastatzeko aukera ere izango dute amaieran.
49. edizioko partehartzaileen zerrenda
- 2014ko txapelduna - "Jai" txakurra – Antonio Alustiza – Areso (Nafarroa)
2015eko herrialdekako txapeldun eta txapeldunordeak
- Bizkaia:Txapelduna: "Seiko" – Eneko Serrano – Orozko
- Bizkaia:Txapeldunordea: "Riki" – Enrike Mendiguren – Orozko
- Gipuzkoa: Txapelduna: "Eder" – Jose Mª Bengoa – Oñati
- Gipuzkoa:Txapeldunordea: "Lagun" – Jesus Mª Plazaola – Arrasate
- Araba: Txapelduna: "Leze" – Jose Mª Jauregi – Ilarduia
- Araba: Txapeldunordea: "Suit" - Fidel Alonso – Areta
- Nafarroa: Txapelduna: "Lagun" – Jose Mª Istilar – Amaiur
- Nafarroa: Txapeldunordea: "Bat" – Antonio Alustiza – Areso
- Iparraldea: Txapelduna: "Listo" – Jean Paule Irikin – Itxasu
- Iparraldea: Txapeldunordea: "Beltza" – Mitxele Atxeritogarai – Iholdi