Gerediaga Elkarteak, Durango Merinaldeko Amankomunazgoaren laguntzarekin, IKERLARI GAZTEEN SARIA eratu du.Helburua Durangaldeko ondarea,historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzea da.


Horretarako, euskarazko ikerketa, sormen eta dibulgazio lanak sustatu eta ezagutzera emango dira.

 

LANA

  • Gaia: Durangaldean edo Durangaldeko edozein udalerritan kokatuta, edozein jakintza-arloko ikerketa, sormen edo dibulgazio lana: historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, turismoa, musika...
  • Euskaraz
  • Jatorrizko lana
  • 4 formatu ezberdin onartuko dira:
    • Artikulua
    • Posterra
    • Ikus-entzunezkoa
    • Podcasta


SARIA

  • Kategoria bakoitzeko irabazlearentzat 500 euro
  • Bakarka edo taldea aurkeztu daiteke. Baldintza: gutxienez kide bat, Durangaldeko bizilaguna izatea edo Durangaldean ikastea.
  • Hiru kategoria
    • 2004 eta 2006 urteen artean jaiotakoak, biak barne (16-18 urte)
    • 2003 eta 1998 urteen artean jaiotakoak, biak barne (19-23 urte)
    • 1997 eta 1992 urteen artean jaiotakoak, biak barne (24-30 urte)

 

AURKEZPEN MODUA

  • Proposamenak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbibera bidali behar dira.
  • Aurkeztu beharreko dokumentzioa
    • Eskatzailearen kontakturako datuak (izen-abizenak, telefono zenbaki bat eta helbide elektronikoa)
    • Ikerketa, sormen edo dibulgazio lana bera.
    • Eskatzailearen NANaren kopia (eta taldeen kasuan, taldekide guztien NANa

 

EPEA

  • 2022ko apirilaren 6ra arte (gauerdian itxiko da lanak aurkezteko epea)
  • 2022ko apirilaren 30ean, Ikerlari Gazteen Topaketan aurkeztuko dira lan irabazleak.

 
ZALANTZAK:
• Deialdiari dagokionez edozein zalantza idatziz bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora.


DESKARGATU: Oinarrien dokumentu osoa (euskaraz bakarrik)

IkerlariDeialdi ArgazkiaH

Argazkian Gerediaga Elkarteko eta epaimahaiko kideak: Helene Sanchez, Nerea Mujika, Iruri Altzerreka, Liher Larrañaga eta Aingeru Mimentza