Marrtxoaren 1etik, Durangoko bonbardaketa eta gerra zibilari buruzko informazioa plazaratzen ari gara elkartearen sare social nagusiak erabilita: Instagram, Facebook eta twitter kontuak.


Goizeko 9ak aldera, argazki eta guzti, informazio labur bat, efemeride formatuan plazaratzen dugu.
Durangoko bonbardaketa aurretik gizartea nolakoa zen erakusten duten jakingarriak, bonbardaketak eragindako ondorioak, Durangaldeko leku esanguratsuetan izandako beste gertakari batzuk eta bonbardaketa zein gerra zibilarekin lotura estua izan zuten pertsanajeak ere jakingarrien protagonista dira.
Guztira, 85 jakingarri argitaratuko ditugu, Durango bonbardatu zutenetik gaur arteko urteak beste.
Elkartea erabiltzen ditue sare sozialetatik hirutan argitaratzen dira jakingarriak egunero, bakoitzaren formatuari jarraituta.

Instagram: stories formatuan argitaratzen ditugu, eta ondorioz, 24 orduko iraupena dute hemen jakingarriek.
Facebook: albiste modura sareratzen dugu.
Twitter: eguneko efemeridea izatean da.