“Durangaldeko argitalpenak” erakusmahaian euren argitalpenak saltzeko aukera dute ezelango kostu barik. Irailaren 30era bitartean, dena dela, azokako webgunean kontua sortu eta eskaria egin beharko dute. Ekimena, Durangaldeko Mankomuniatearen babesarekin errepikatuko da beste behin.


Erakusmahaia Gerediaga Elkarteko langileek kudeatuko dute eta salmentarako produktuak esandako leku eta epean aurkeztu beharko dira. Gero, Azoka amaitutakoan, saldutakoen dirua osorik bueltatuko zaio partaideari. Online saltzeko aukera ere izango du (urteko argitalpena bada, derrigorra izango da) eta kasu honetan saldutakoaren %100 emango zaio.

Dagokion gunean aurkezpena proposatzeko aukera dauka sortzaileak, eta erakusmahaian sinatzen egoteko aukera ere bai, baina mugatua. Horretarako egon daitezkeen eskarien araberakoa izango delako sinatzen egoteko aukera.