- Mahaingurua eta oroimen ekitaldia egingo dira irailaren 21ean eta 25ean
- Gertautakoak modu bateratuan eta izan ziren moduan azaltzeko ariketa honekin, memoria historikoan sakontzen jarraitzea da asmoa.

 

Gerediaga Elkarteak eta Durango 1936 Kultur Elkarteak, 1936ko irailaren 25eko gertaeretan edo horien ondorioz hildakoak gogoan izango ditugu: irailaren 25eko Ezkurdiko bonbardaketan hildako 15 milizianoak, egun berean mendekuz Durangoko hilerrian hildako 22 durangarrak eta ondoko urteetan faxismoak epaituak eta gertaeraren errudun hartuz hildakoak.

Bi ekitaldi antolatu ditugu:

Batetik, irailaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan, San Agustin Kulturgunean, mahai-ingurua Jon Irazabal, Pedro Barruso eta Jimi Jiménez adituekin 1936ko irailaren 25eko bonbardaketaz eta fusilatzeez. 

Bestetik, irailaren 25ean eguerdiko 12:00etan Ezkurdiko Plazan hildako guztiak gogoan hartzeko ekitaldia izango da.

Lehenengoz 1936ko irailaren 25ean gertatutakoa eta horrek izandako ondorioak modu bateratuan eta izan ziren moduan azaltzeko ariketa egingo dugu Gerediaga Elkarteak eta Durangoko 1936 Kultur Elkarteak, era horretan, memoria historikoan sakontzen jarraitzeko.