Estatuan ez dago besterik. Bakarrak dira. Avancargas Arsa familia enpresan aintzinako armen erreplikak egiten dituzt eskuz. Igande honetan, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, erakustaldia egingo dute.


Burdingintzarekin estu lotuta egon da armagintza. XVII. mendetik Lehenengo Mundu Gerraren bukaerara arte, armagintza Durangaldeko hainbat udalerritako (Zaldibar, Ermua, Berriz, Mallabia edota Durango besteak beste) eragile ekonomikoa izan da. Igor Goñi Mendizabal hizlariak testuingurua azalduko du eta ostean, Avancargas Arsatik eskuz egiten dizuten armak erakutsiko dituzte.

Hitzaldia eta erakustaldia, urriaren 11n, igandean, eguerdiko 12:00etan Zaldibarko liburutegi zaharrean izango da. Aurrez izena ematea komeni da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan zein 673005981 telefono zenbakira deituta.

Avancargas Arsa, bakarrak
1986tik Jesús María Araquistain eta Elisa Santiagok ofizioa aurrera atera dute. Jesus Mari jubilatu ostean, Joseba Barrenetxea dabil ofizioa ikasten. Izan ere, aurrekargako pistolak eskuz egiten dituzten bakarrak dira eta duela bi hamarkada hasitakoa ez dute galtzen utzi nahi.

Aintzinako arma laburren erreplikak egiten dituzte. Guztiak enkarguz. Eta enkarguak mundu osotik jasotzen dituzte. Gehienak konpetiziorako edota bildumetarako egiten dituzte.
Dozena bat aintzinako arma dituzte euren webguneko katalogoan. Guztiak dira arma laburrak. Baina ofizioa ikasten dabilen mutilari esker, lehen eskopeta egin berri dute. Igandeko erakustaldian, horietako batzuk nola eginda dauden erakutsi dituzte.